Versión en castellano

Busturiarentzat hirigintza-
eredu jasangarri berria

Eredu iraunkor berria diseinatzea. Eredu horrek Busturiako berezko baliabide eta balioei garrantzia eman beharko die, eta horien aprobetxamendua egingo du. Era berean, eredu hori landa-eremuaren garapen iraunkorrerako 3 irizpideetan oinarrituta egongo da (45/2007 Legea).

• Gure oinarri ekonomikoa mantentzea eta zabaltzea: jarduerak babestea, ekonomia dibertsifikatzea eta garapen iraunkorrarekin bateragarriak diren jarduera berriak martxan jartzea.

• Herritarren maila mantentzea eta hobetzea: haien ongizate-maila igotzea eta aukera-berdintasuna zein diskriminaziorik eza bermatzen duten zerbitzu publikoak bermatzea.

• Ondarea eta natura- zein kultura-baliabideak babestea eta berreskuratzea.

Busturiko Plan Orokorra

Oinordetzan hartutako
gaur egungo hirigintza eredu
hau suntsitzea, bigarren etxebizitzan oinarritutako eredua, hain zuzen. Horren ordez, berrerabiltzea, banantzea
eta birgaitzea sustatzea

Busturia hiru guneren inguruan hazi da: Altamira eta San Kristobal auzoak, gaur egun herrigune jarraitua osatzen dutenak; Axpe eta San Bartolome auzoak, hirigintza proiektu berrien bidez elkartuta geratu direnak; eta Artadi auzoa, kostaldetik hurbilago egon eta Sukarrietarekin etenik gabe elkartuta dagoena. Horiez gain, beste landa-nukleo batzuk ere badaude: Babene, Gorritxikale, San Bartolome, Bidetxe eta Goldibar.

Horregatik guztiagatik, hirigintza antolamenduan jada okupatutako guneak "dentsifikatzearen" aldeko hautua egin da, hazkunde trinkoa bultzatu eta Altamira-San Kristobal zein Axpe-San Bartolome guneak osatzeko. Aldi berean, Artadi-Santarena-Abiñako eraikuntza-baldintzak bere horretan mantendu dira.

Udalerriaren funtzionamendu egokia bermatzeko, lehentasunezko xedetzat jo da jarraitutasuna lortzea Busturiako hirigintza-hazkundea jasan duten bi guneetan. Aukera hori, baina, etorkizunerako gorde eta gaur egun guneetako bakoitza indartzearen alde egin da: ahaleginak egin behar dira guneak elkarrekin lotzeko, ibilgailuentzako eta oinezkoentzako bideen zein bidegorrien bitartez. Horrek lurralde iraunkortasuna bermatu eta lurraren okupazioa kontrolpean mantenduko luke.

Geure lurzorua horrela antolatu beharra daukagu, oinordetzan jaso dugun hirigintza-ereduarekin hautsi nahi badugu. Izan ere, eredu hark lurzorua bigarren etxebizitzarako sustatzen zuen, eta horrek guztiak egoera jasanezin batera ekarri gaitu: 1.299 etxebizitzatik 699 okupatuta daude, 492 bigarren etxebizitzak dira eta 151 hutsik daude (2 kolektiboak dira, egoitzak).

Busturiko Plan Orokorra

LURZORU HIRITAR-HIRITARGARRIAREN ANTOLAMENDU OROKORRA.pdf


Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63

udala.busturia@bizkaia.org